Dakizuenez, orain dela oso gutxi sartu zen indarrean Tabakoaren aurkako lege berria.
Badirudi erretzaile kopuruak ez duela behera egingo lege berriarekin. Irlandan antzeko legea dute, bertako tabernetan debekatua dago erretzea eta horrexegatik hostalariek herrialde hori hartu dute eredu gisa. Hemen gertatuko denaren adierazle gisa.
Antza, tabernetako bezeroak %40 eta 45 artean murriztuko lirateke. Eta erretzaile horiek, toki berriak bilatuko dituzte erretzeko. Etxeetan bilduko dira gehiago, tabernetan baino.
Horixe hain zuzen ere hostalarien kexua. Hostalaritzaren egoera, krisia dela eta ez dela ez da uneotan samurrena, eta lege berriarekin, egoerak okerrera egingo duela diote. Espainiar estatuan 200.000 lanpostu galduko direla kalkulatzen dute.
Jendea tabernetatik uxatuko duela argi dago. Eta egia da hori arazo izan daitekeela, 175 pertsonako taberna bat dagoen herrialdean.
Hostalariek eta erretzaileek 2006ko legea mantentzea eskatzen dute.
Kea desagertuko baita tabernetatik, tabernariak desagertuko diren bezalaxe.
Argi dago erretzaile batzuk badakitela zein ondorio ekar ditzaketen tabakoak, baina...horrek zeozertarako balioa al du?Honakoak dira tabakoak eragin ditzaken ondorioetako batzuk: birikako minbizia, bronkitis kronikoa eta gaixotasun baskularrak ditugu ohikoenak, baina horiez gain maskuriko eta umetoki-lepoko minbiziak, asma, rinitis alergikoa, emakumeengan antzutasuna eta (azken datuen arabera) bularreko haurrak bapatean hiltzea.
Nikotinak menpekotasun handia sortzen du. Nerbio-sistema zentralaren bizigarria nahiz lasaigarria da. Nikotinaren ondorioak minutu gutxian desagertzen dira, eta, ondorioz, erretzaileak egunean zehar sarritan hartzeko beharrizana du drogak eragiten dion plazerari eutsi eta abstinentziaren ondorioak saihesteko. Bizigarria nahiz lasaigarria. Nola liteke hori? nikotinak erretzailea pizten eta, aldi berean, lasaitzen du, zenbat eta zer maiztasunekin erretzen den. Alkoholarekin bezalatsu gertatzen dela esan daiteke. Lehenengo tragoxkarekin guztiok pozik sentitzen gara, baina neurriz kanpo edaten denean izaten dira komeriak.
Zigarro bakoitzak, gutxi gorabehera, 8-20 mg nikotina du, eta erretzaileak batez beste miligramo bat nikotina arnasten du erretzen duen zigarro bakoitzeko. Eta horixe da, hain zuzen ere, nikotina gorputzean barneratzeko biderik zuzenena, inhalazio bidezkoa, alegia.
Birikak milioika albeoloz osatuta daude, eta albeolo horietan gas-trukea gertatzen da. Eta horrek nikotina eta beste konposatu batzuk sartzea errazten du. Nikotina berehala pasatzen da odoletik garunera, eta handik eragiten ditu gorputzeko eragin bizigarri nahiz lasaigarriak.
Neuronek garuneko informazioa antolatzen dute, eta azken horiek neurotransmisoreen bidez komunikatuta daude. Neurotrasmisore bakoitzak bere errezeptore-familia du. Eta nikotinaren kasuan azetilkolinaz ari gara. Hain zuzen, errezeptore horrek bideratzen du seinalea garunetik muskuluetara, horrek kontrolatzen ditu oinarrizko funtzioak (energia-maila, bihotz-taupadak...) eta garrantzi handia du ikasketa-prozesuan eta memorian, besteak beste.
Arrigarria dirudien arren, ikusi da tabakoak ere bere alde onak dituela. Nolanahi ere, erretzailearentzat benetan pisuzko eta onuragarri diren beste zenbait funtzio psikologiko indartzen ditu nikotinak. Esaterako, arreta handia luzaroan eskatzen duten lan aspergarrietan kontzentrazioa eta zehaztasuna hobetzen ditu. Ikasketa-prozesuko eta oroimeneko zenbait alderdi hobe ditzake, eta badirudi informazioa azkar prozesatzeko trebetasuna ere susper dezakeela.
Horrekin lotuta, Alzheimerren gaixotasunaren moduko dementzietan oroimen- eta ikasketa-arazoak konpontzeko nikotina erabil ote daitekeen aztertu dute. Izan ere, ikertzaileek ikusi dute beta amiloide proteinak metatzea saihesten duela nikotinak.
Proteina horrek, bereziki, Alzheimerren gaixotasuna dutenen garunari egiten dio eraso, eta hainbat forma har ditzake. Nikotina beta amiloide proteinarekin elkartzen da, eta Alzheimerra duten gaixoen garunetan agertzen den forma metatzea saihesten du. Beraz, etorkizunean beharbada nikotina Alzheimerren gaitza sendatzeko erabiliko da. Hala ere, gaiaren inguruan egin diren ikerketa guztiak ez datoz bat.
Bestalde, Tourette-ren sindromea duten gaixoen bizi-kalitatea ere hobe dezake nikotinak. Touretteren sindromea duten pertsonek hitz- eta muskulu-tikak dituzte, eta inongo kontrolik gabe astintzen dituzte burua eta gorputzeko zenbait atal. Sindrome horri aurre egiteko, botika antipsikotikoen dosi txikiak hartzen dituzte, baina botika horiek albo-ondorio larriak dituzte: zorabioa, buruko mina eta deshidratazioa, besteak beste. Orain urte batzuk adituek ikusi zuten nikotina-dosi txikiek tik horiek baretzen zituztela. Hau da, botika horiek guztiak alde batera utzi eta eguneroko jan-edanean nikotina pixka bat sartuz, arazoa neurri handi batean konpon daiteke. Bide batez, nikotinak utziko lituzkeen albo-ondorioak arinagoak lirateke. Noski, ez gara tabakoaz ari! Ikertzaileentzako hurrengo urratsa albo-ondorio horiek ezabatzea litzateke.
Hemen usten dizuet takakoarekiko adikzioa neurtzeko Fagerstrom deituriko test txikitxo hau:
Pasatzen den denbora jaikitzen zarenetik zigarro bat erretzen duzunarte
1 30 min baino gutxiago
0 30 min baino gehiago
Goizean gehiago erretzen duzu?
1 Bai
0 Ez
Gaixo zaudenean erretzen al duzu?
1 Bai
0 Ez
Toki debekatuetan erretzen duzu?
Ze zigarrilo gustatzen zaizu gehien?1 Bai
0 Ez
1 Eguneko lehenengoa
0 Besteak
Kea irensten duzu?
2 Beti
1 Noizbehinka
0 Inoiz
Zenbat nikotina daukate zure zigarriloek?
0 0,9 eta 1,2 mg. artean
1 0,8 mg.
2 1,3 mg. baino gehiago
Zenbat zigarro erretzen dituzu egunero?
0 1 - 15
1 16 - 25
2 26 edo gehiago
Puntuak gehitu eta balorazioa irakurri:
0 eta 6 puntu artean: menpekotasun arina
6 puntu baino gehiago: menpekotasuna larria
Azkenik gehitu egin behar dut bakoitzak jakingo duela zer sartzen ari den bere gorputzera, nola eta zenbat. Baina ez al duzue uste berekoikeria hutsa dela erretzaileek bere organismora nikotina sartzen diren bitartean guk aire hori arnastu beharra?Norbaitek alkohola hartzen duenean behintzat bere gorputza kaltetzen ari da, baina tabakoa erre ez nahi dutenen barrura sartuko da nahi edo ez...


