Topiko bat iruditzen zaigu entzutea hobeto eta gehiago bizi nahi baldin badugu elikadura egokia hartu eta ariketa fisikoa era orekatu batean egin behar dela. Baina egia da, eta ikerlari hauek frogatu ahal izan dute. Gainera bi gauza horietaz gain, beste hainbat ekintza gehitu zioten gure eguneroko bizimoduari bizitza luzatzeko: ez erretzea, bost aldiz jatea egunero, alkohol gutxi edatea... Bai, ez naiz nahasi eta ondo esan dut, GUTXI edatea. Izan ere, ikerlariek baieztatu dutenez, alkohol gehiegi edateak ondorio oso larriak dakar; baina, era berean, ezer ez edatea ere ez da ona: alkohola modu moderatu batean hartu behar da.
Argi izan, hortaz, zuen bizitzaren luzera zuen eskuetan dagoela gehienbat.
Hemen usten dizuet nik irakurritako artikulua zertxobait gehiago jakin nahi baduzue: http://www.saludybelleza.org/como-vivir-mas/Azkenengo gauzatxo bat: egin irribarre. Hori baita benetan gure bizitza luzatzen duen faktorerik garrantzitsuena. Bestela begiratu gizon honi ze ondo joan zitzaion barre eginez: http://www.youtube.com/watch?v=6irS4q8sXrQ
ONDO IZAN!!
Irribarre egingo dugu orduan :)
ResponderEliminarIrribarre eta edan apur bet bakarrik. ajajajajaj
ResponderEliminarHala ere, hainbeste bizitzea izan daiteke arazo bat zeren pensioen arazoarekin agian txarto bizi behar ditugu hainbeste urte
Bueno markel ba irtenbide bat bilau beharko degu ez¿? jajajja
ResponderEliminar