Betidanik entzun dugu gure organismora sartzen duguna garela, hau da, jaten duguna garela. Mediku guztiek elikagai egokiak hartzea gomendatzen digute, gure bizitza hobea izateko...
Artikulu baten ikusi nuenez, Manukako eztiak propietate sendagarriak ditu. Ez da eguneroko gauza bat entzuten duguna, beraz "manukako eztia" irakurritakoan ni geratu nintzen bezala zaudenentzako: manuka Zelanda Berriko zuhaitxo bat da eta honetatik lortzen den eztia maoriek erabiltzen dute bronkitisa, sukarra eta asma sendatzeko. Hori gutxi balitz, orbantzeko ere oso egokia da.
Nola izan liteke hori? ezti berezi honek bakterioen kontrako jarduera bikaina dauka beste gauzen artean. Beraz, irakurri ahal izan dudanez, goizero gozarian ezti honen goilarakada handi bat hartuta nahikoa izango genuke bere onuretaz gozatzeko.
Beraz, eduki beti gogoan janaria izango dela zuen bizitza bideratuko duena!!
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarnun erosi leike ezti hori???? =)
ResponderEliminarenteratzen naizenean esangotzut! :)
ResponderEliminar