domingo, 23 de enero de 2011

Barrea eta osasuna eskutik helduta

Ikasketak, lana, ekonomia, amodioak, estresa, gaixotasunak, gudak,... eta barrearentzako ez al dago denborarik? Frogatu izan da barreak izugarrizko onurak dakartzala, besteak beste:
  1. Barreak bihotzeko gaixotasunak aurrezaintzen ditu; izan ere, beldurra eta haserrea dira bihotzari eraso egiten dioten kausa nagusienetarikoak.
  2. Barre egiteak bizirik sentiarazten gaitu eta gainera, estresaren maila nabarmenki jaisten du.
  3. Humorea da biderik zuzenena norbeareki konektatzeko eta hori gutxi balitz, besteekin dugun erlazioa ere hobetzen du.
Leku askotan irakurri izan dut barrea arimaren "aerobic"- a dela; izan ere, benetan barre egiten dugunean algarekin gure gorputzeko sistema guztiak lantzen ditugu.
Nire aditasuna gehien deitu zuen datua honako hau izan zen: 20 minutuko barre intentsoa eta 3 minutuz arraun egiten ariketa fisiko berdina suposatzen dio bihotzari.

Orain dela asko iragarki batean ikusi nuen RISOTERAPIA hitza. Terapia honen barruan hainbat ekintza desberdin aukeratu daitezke. Guztietaik hona 5, banaka nahiz taldeka burutu daitezkenak. Hala ere, taldeka egitea gomendatzen da:
  • Ezkortasuna askatu --> hartu puxika bat eta puzten hasi. Putzaldi bakoitzean utzi irtetzen zugandik desagertu nahi duzun zerbait, zure bizitzakoa, zure ingurunekoa edota mundukoa.
  • Negatiboa dena ezabatu --> puxika zure zapatilen lokarriekin lotu. Musika jarri eta dantza egiten hasi zaitez puxika herrestan eramanez. Saiatu zaitez puxika lehertzen abestia bukatzen duen baino lehen.
  • Erlaxatzeko tenkatu --> muskulu guztiak uzkurtu eta bizkor ibili zaudeneko gela puntatik puntara ibiliz. Zure izena esaten saiatu muskuluak erlaxatu gabe. Azkenik, gutxinaka eta zatika gorputz guztia erlaxatu.
  • Barre fonatzailearen teknika --> lurrean etzanda egonda 5 barre motak praktikatu: jaja, jeje, jiji, jojo, juju. Barre bakoitzak onura ezberdin bat dakar.
  • Kilimen teknika --> kilimek eragindako barrea barre egiteko era antzinena dugu. Kilimak egiteko leku hoberenak besapeak eta lepoa dira. Leku hauetan kilimak egitean, larruazaleko nerbioen bukaeren bidez nerbio sistema zentralera kinadak bidaltzen dira. Horrek burmuinean errekazio bat eragingo du. Horregatik, pertsona oso gutxi aurre egin diezaiokete barre egiteko teknika hutsezin honi.
4. puntuan aipatu dudanez, barre bakoitzak bere onura dakar. Hona azalpen laburtxo bat:
a) jaja barreak digestio aparatu eta genitalerako onurak dakartza.
b) jeje barreak giltzurrunen funtzioa eta besikula biliarrari laguntzen dio.
c) jiji barreak tiroidesa eta zirkulazioa estimulatzen du.
d) jojo barreak nerbio sistema zentrala eta burmuineko odoleztapenaren gain jarduten du.
e) juju barreak arnasketa funtzioaren eta birikien ahalmenaren gain efektuak ditu.

Hemen usten dizuet beti bezala artikuluaren helbidea: http://www.innatia.com/s/c-risoterapia/a-beneficios-risa-curativa.html
Horretaz gain, begiratu irudi hau. Risoterapiaren onura gehiago aipatzen ditu:






1 comentario: